Iribarren Rodriguez, Jose Maria
Joxe Maria Iribarren Tuteran jaio zen 1906an eta Iruņean hil 1971an. Madrilen abokatu-lanean ari zen bitartean Filosofia eta Letrak ikasi zituen. Tuterara itzuli, abokatu-bulego bat zabaldu eta "Navarra" aldizkaria sortu zuen (1932). Espainiako Gerra zibila piztu zenean Mola jeneralaren idazkaria izan zen (1936). Lan historiko, literario eta linguistikoak eman zituen argitara: "Estampas tudelanas", 1931; "Vocabulario navarro", 1952; "Hemingway y los Sanfermines", 1970. Real Academia Espaņola de la Lengua eta Espainiako Historiako Erret Akademiako kidea eta euskaltzain urgazlea izan zen.
Iturria: Harluxet