Iparragirre Portillo, Isidoro

Isidoro Iparagirre Madrilen jaio zen 1817an eta Viareggio-n, Italia, 1894an hil zen. Armadan sartu, Lehen Gerra Karlistan hainbat gudutan parte hartu eta Bergarako Hitzarmenaren ondoren Frantziara joan zen. Nafarroako karlisten koronel eta erregearen kanpaina-idazkari izan zen (1873); Oņatiko Unibertsitatea berriro irekitzeko agindua sinatu zuen orduan. Brigadier (1874) eta mariskal nagusi egin zuten (1875).

Iturria: Harluxet