Ibarra, Frantzisko
Francisco Ibarra Durangon jaio zen ~1539 eta Mexikon hil 1575ean. Nabigatzaile eta konkistatzailea izan zen. Mexikora jo zuen IM-ko zilar-meategien ustiapenaz arduratu eta bere osaba Diegorekin batera hiriak sortu eta konkistatzera. Felipe II.ak Mexikoko lurralde bateko kapitain jeneral eta kantzelari egin zuen (1562). Ibarrak lurralde honi "Bizkaia Berria" izena eman eta bertan Durango herria eraikiarazi zuen. Halaber, Sinaolako I-ko lurralde aberatsen konkistari ekin eta hainbat hiri fundatu zituen (1564). Fundatu zein konkistatutako hirietan, nekazaritza sustatzeaz arduratu zen bereziki.
Iturria: Harluxet