Ibarra, Diego
Diego Ibarra Eibarren jaio zen ez dakigu noiz eta 1626an hil zen. Felipe II.aren agintaldian Gerra-kontseiluko kidea izan zen. Flandesko ikuskari nagusi izendatu eta Frantziako erlijio-gerretan parte hartu zuen (1590). Felipe III.ak Holandara bidali zuen, diplomazi lanetara, gatazkari amaiera emateko asmoz. Espainiara itzulita, Estatu-kontseiluko kidea egin zuten (1607). Bere hiloba Frantzisko Ibarra konkistatzailea izan zen.
Iturria: Harluxet