Haraneder, Joannot
Joannot Haraneder Donibane-Lohizunen jaio zen (XVII. m.). Enpresaria izan zen. Ingelesek Arroxelako portua setiatu zutenean eta Frantziako erregeak euskaldunei egindako eskaerari erantzunez, Haranederrek bi ontzi utzi zizkion armadari (1627). Frantsesek Re uhartea askatu ahal izan zuten eta noble titulua emanez ordaindu zioten eskainitako laguntza. Espainiako erregearen alaba Maria Teresa, Luis XIV.arekin ezkontzeko Donibane-Lohizunera joan zenean, Haranederren jauregian egon zen, erreginaren ama zen Ana Austriakoarekin batera (1660). Geroztik, Haranederren jauregia "Infantaren jauregia" izenez ezagutu ohi da.
Iturria: Harluxet