Ana Austriakoa
Ana Austriakoa Valladoliden jaio zen 1601ean eta Parisen hil 1666an. Espainiako Felipe III.aren eta Margarita Austriakoaren alaba. Nafarroako Luis II.arekin, Frantziako XIII.a, ezkondu zen (1615). Ondoren, Frantziako erregina izan zen. Baina 1620tik aurrera senar-emazteak bananduta bizi ziren, Richeliu kardinala ez zen Anaz fio eta koroaren aurka egitea leporatu zion. Bere senar Luis II.a hil zenean eta haien seme Nafarroako Luis III.a, Frantziako XIV.a, adin txikikoa zen bitartean erregeorde izan zen (1643 - 1661). Mazarinen laguntzarekin gobernatu zuen eta A. Dumasen "Hiru mosketariak" nobelako pertsonai nagusia da.
Loturak: >Iruriko kondea, Arnaud-Jean Peyré;
Iturria: Harluxet/ Enkarta