Girior, Manuel
Manuel Girior Agoitzen jaio zen 1708an eta Madrilen hil 1788an. Nabigatzaile eta militarra izan zen. Zazpi Urteko gerran borrokatu eta Antillak ingelesengandik babesten parte hartu zuen (1761 - 1763). Granada Berriko (1772 - 1776) eta Peruko (1776 - 1780) erregeordea izan zen; indiarren egoera hobetu, kultura eta hezkuntza sustatu eta merkatu librea bultzatu zuen. Espainiara itzuli eta Karlos III.ak Giriorko markes titulua eman zion (1786).
Iturria: Harluxet