Gilermo apezpikua
Erlijioso nafarra, jatorriz gaskoia (XII. m.). Iruņeko apezpikua izan zen 1115 - 1122 bitartean. Alfontso I.a Borrokalariaren apaiz-laguntzailea izan zen eta Zaragozako konkistan lagundu zion; musulmanen kontrako eraso hau gurutzadatzat hartu zuen kontzilioan parte hartu zuen (Tolosa, 1118). Zaragozan bertan egun dirauen San Migel eliza eraikiarazi zuen eta aurreko apezpikuek Iruņeko katedralean hasitako lanei segida eman zien.
Iturria: Harluxet