Gebara, Pedro Velez de

Pedro Velez Gebarakoa gutxi gorabehera 1416an jaio zen eta Rodillana-n hil 1455ean. Bandokide gipuzkoarra. Oņatiko ganboatarren bandokide eta ahaide nagusia izan zen. Abendaņo, Arteaga, Olaso, Zarautz eta Balda etxeetako bandokide ganboatarren buruzagi eta kapitain jeneral zelarik, Arrasateko erreketan parte hartu zuen (1448); bertan, Gomez Gonzalez Butroeko oinaztarra gorderik zegoen. Berau prozesatu eta heriotza-zigorra ezarri zioten, baina zigorra barkatu eta egindako kalteak diruz ordaindu ondoren erregearen zerbitzura jartzera behartu zuten.

Iturria: Harluxet