Gaston Foixkoa
Gaston 1489an jaio zen eta Ravena-n hil zen 1512an. Frantziako aitonen-seme eta Nemours-eko duke izan zen. Foixko Joanen eta Orleans-eko Mariaren semea. Luis XII.aren iloba eta Nafarroako erregina izan zen Leonor I.aren biloba.
1505etik aurrera Nafarroako errege kargua hartu nahi izan zuen Frantziako erregearen laguntzarekin, nahiz eta erresuma Katalina I.a Foixkoaren esku izan. Asmo horretarako Zuberoako bizkonderria eman eta Nemours-eko duketzarako bidea asmatu zion. 1510ean Tolosako parlamentuak Joan III.a Albretekoak Pirineoen iparraldean zeuzkan jabetza guztiak bere esku uztea lortu zuen.
Iturria: Lur