Garro Arizkun, Nikolas Anbrosio (Hormazasko markesa)

Nikolas Garro Madrilen jaio zen 1747an eta bertan hil zen 1825ean. Politikari espainola, jatorri nafarreko familia batean jaioa izan zen. Hormazasko markesarekin ezkondu zenean hartu zuen markes-titulua (1767). Karlos IV.aren ministro izan zen (1797). Napoleonen kontrako gerran Baionako konstituzioa sinatu zen (1808); ez zen halere afrantsesatua izan. Baiona utzi eta hazienda-ministro egin zuten (1809). Bere agintaldian, Amerikako portuek Europakoekin merkataritza-harreman zuzenak izan zitzaten baimena eman zuen (1810); Cádizko merkatariek ez zuten onartu; dekretua atzera bota eta markesa atxilotu egin zuten. Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko kidea zen.

Loturak:

Iturria: Harluxet