Garicano Goņi, Tomas
Tomas Garikano Iruņean jaio zen 1910ean eta Madrilen hil 1988an. Politikari eta militarra izan zen. Espainiako Gerra zibila piztuko zuen altxamendu militarra prestatzen jardun zuen, 1936an. Gerra ondoren Justizia eta Zuzenbideko idazkari nagusi egin zuten (1941). Gipuzkoako gobernadore zibil eta probintziako buru (1951 - 1956), Bartzelonako gobernadore (1966 - 1969) eta Burgos-ko prozesua egin zenean barne-arazoetarako ministroa izan zen (1969 - 1973).
Iturria: Harluxet