Ganboa, Joan Lopez

Joan Lopez bandokide bizkaitarra izan zen (XIV. m.). Ganboatarren ahaide nagusia izan zen; Abendaņo eta Bilboko herriaren artean sinatutako treguan parte hartu zuen (1353). Markinari eraso eta Markinako Gontzalo Iņigez eta beronen hamar lagun hil egin zituen (1370). Muxika etxekoek bere biloba Joan Abendaņokoa preso hartu zutenean Muxika etxeari su eman eta bere biloba askatu egin zuen.

Iturria: Harluxet