Ganboa, Fernando

Ahaide nagusien bando borroka garaian bandokide gipuzkoarra, Elgoibarren jaioa (XV. m.). Elgoibarko Olaso etxeko ganboatarren ahaide nagusia zen. Unzueta etxea erre eta bertako hamabi kide, hamabi urteko Martin Lopez Lazkaokoa eta beste hamar bat lagun hil zituen (1420). Baina etxerako bidean Beasaingo Igartza etxekoek aurre egin zioten; guduan arma ugari eta 150 bat lagun galdu zituen. Berriro Unzueta etxekoei erasotzera abiatu eta Butroe eta Muxikakoekin borrokatu eta ihes egin behar izan zuen (1422).

Iturria: Harluxet