Galindez Suarez, Jesus
Jesus Galindez Amurrion jaio zen 1915ean eta Santo Domingon hil 1956an. Zuzenbidean lizentziatu eta Santo Domingoko Zuzenbide Fakultateko irakaslea izan zen. 1932az geroztik EAJko kidea zen eta 1940an Euzko Jaurlaritzaren ordezkaria izan zen Santo Domingon eta 1946-56 bitartean AEBetan. "Los vascos en el Madrid sitiado" liburua idatzi zuen. Columbiako Unibertsitatean irakasle zenean, Dominikar Errepublikako erregimenaren kritika gogorra egin zuen "La era de Trujillo" liburuan. Liburua argitaratu ondoren Galindez desagertu egin zen. Ustez, Trujilloren gizonek Galindez bahitu, Santo Domingora eraman eta bertan hil egin zuten.
Iturria: Harluxet