Federiko I.a Bizargorria
Federiko I.a Waiblingen-n jaio zen 1122an eta Kidnos-en hil 1190ean. Inperio erromatar-germaniarreko Enperadore (1155 - 1190). Hohenstaufen dinastiako burua. Agintaritzaren hasieratik izan zituen arazoak aitasantutzarekin eta mendebaldeko Europan germaniarren nagusitasuna gauzatzen ahalegindu zen. Viktor IV.a antipapa kontrajarri zion Alexandro III.ari (1159), eta Milan suntsitu zuen (1162). Legnanoko porrotaren ondoren (1176) Federikok onetsi egin behar izan zuen Alexandro III.a. Alemanian bere inperioko printzeen kontra jardun behar izan zuen. Hirugarren gurutzadan itota hil zen.
Iturria: Harluxet