Federiko II.a Siziliakoa
Federiko II.a Iesi-n jaio zen 1194an eta Fiorentinoko gazteluan, Apulia, hil zen 1250ean, Enrike VI.a Ankerraren eta Konstantza Siziliakoaren semea. Siziliako erregea (1197-1250) eta enperadore erromatar-germaniarra (1220-50).
Gregorio IX.ak eskumikatu egin zuen (1227). Hala ere, seigarren gurutzada antolatu, Jerusalem hartu eta bertako errege izendatu zuen bere burua (1229). Antikristo goitizena jarri zioten, eta hil zenean gainbehera etorri zen inperioa.
Iturria: Harluxet