EnrikeVI.a Ankerra

Enrike VI.a Nimega-n 1165ean jaio eta Messina-n hil zen 1197an. Federiko I.a Bizargorriaren seme eta ondorengoa. Enperadore germaniarra (1191 - 1197). Konstantza Siziliakoarekin ezkonduta (1186), Siziliako errege bihurtu zen (1194).

Tancredo, bertako errege normandiarren kontra nagusitu ondoren, Rikardo I.a Lehoibihotza gurutzadatik zetorrela preso hartu zuen. Askatzearen truke bahiketa-saria jaso zuen (1193). Federiko II.aren aita izan zen eta Felipe I.a Suabiakoa, anaia, izan zuen ondorengoa.

Iturria: Elhuyar/ Lur