Ezponda, Joanes
Joanes Ezponda Maule-Lextarren jaio zen 1557an eta Bordelen hil 1595ean. Kalbindar familia batean hazi zen. Erligio gerra garaian Arroxelako gobernadorea zen eta katolizismora aldatu zen (1593). Protestanteek ez zuten aldaketa onartu eta kargutik kendu zuten. Bi poema-liburu argitaratu zituen bertso-lerro alexandrotarretan: "Sonnets d'amour" eta "Stances sur la mort".
Iturria: Harluxet