Etxebeste, Eugenio (Antxon)

Eugenio Etxebeste Donostian jaio zen 1951ean. ETAko buruzagia  Burgosko prozesuaren ondorioz, borroka politikoari ekin zion. Iparraldean errefuxiatu zen eta 1984an atxilotu egin zuten; lehenik Venezuelara, gero Dominikar Errepublika eta Ekuadorrera eta azkenik, 1987an, Aljerrera deportatu zuten. 1989an ETA eta Espainiako gobernuaren artean egindako isilpeko elkarrizketa-negoziazioetan partaide izan zen; ondoren Dominikar Errepublikara deportatu zuten. Espainiako Gobernuak Madrilera eraman zuen eta kartzelan dago (1997).

Iturria: Harluxet