Estuardo Fitzjames, Jakobo. Berwick-eko dukea

Jakobo Estuardo Moulins-en jaio zen 1670ean eta Philippsburg-en hil 1734an. Frantziako mariskala izan zen. Ingalaterrako errege Jakobo II.aren seme naturala. Luis XIV.aren zerbitzuan aritu zen.

Espainiako Ondorengotza-gerran Almansako bataila irabazi zuen (1707), Felipe V.aren ondoan.

Iturria: Elhuyar