Engels, Friedrich
Friedrich Engels Barmen-en, gaur egun Wuppertal, jaio zen 1820an eta Londresen hil 1895ean. Marx ezagutu zuen Parisen (1844) eta elkarlanean, hegeldarren aurkako Familia santua (1845) eta materialismo historikoaren oinarria izango zen Alemaniar ideologia (1845-46) idatzi zituzten. Handik aurrera, Karl Marx-en adiskide eta lankidea izan zen eta harekin batera landu zituen materialismo dialektikoa eta historikoa, eta pentsamendu komunista zabaltzen saiatu zen "Alderdi Komunistaren manifestua", 1848; "Anti-Dühring", 1877-78; "Naturaren dialektika", 1873-83; "Familia, jabetza pribatua eta estatuaren sorrera", 1884). Marx-en Kapitala lanaren II. eta III. liburukiak Engelsek argitaratu zituen (1884).
Loturak: >Espainiako Alderdi Komunista; Frantziako Alderdi Komunista;
Iturria: Harluxet