<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

PCF

Frantsesez, Parti Communiste Français. Euskaraz, Frantziako Alderdi Komunista (FAK). Frantziako alderdi politikoa, 1920an sortua SFIO alderdi sozialistaren zatiketatik. 1930eko hamarkadan, eskuin muturreko alderdien eta faxismoaren gorakadaren aurrean, SFIOrekin batera Herri-Frontea osatu eta L. Blum-en gobernuari sostengua eman zion, gobernuan parte hartu gabe (1936-37).

Bigarren Mundu-Gerra bitartean, erresistentzian partaidetza garrantzitsua izan zuen. Koalizio-gobernuan sartu zen 1945ean eta boto gehien jaso zuen alderdia izan zen 1946ko hauteskundeetan. 1947an, gerra hotzaren garaian, gobernutik kanpo utzi zituzten komunistak eta Stalinen jarraitzaileen ortodoxian mugitu ziren 1959ra arte. 1964tik aurrera komunista frantsesek ezkerraren batasunaren alde jokatu dute, baina 1981era arte ez zuten gobernuan parte hartu (1981-84). W. Rochet, Jacques Duclos eta Georges Marchais izan dira alderdiko buruzagi nagusiak. PCFak ez du inoiz indar handirik izan Ipar Euskal Herrian, Lapurdiko Bokalen izan ezik.

Loturak: >Alderdi Komunistaren Manifestua;  

I: Harluxet