Egaņa, Domingo

Domingo Egaņa Getarian jaio zen eta Orreagan hil zuten 1876an. Lehen Gerra Karlistan Iparragirrerekin batera borrokatu eta Oriamendin zauritu zuten; beso eta hanka bat galdu zituen. Bigarren Gerra Karlista hasi zenean, Frantzian bizi zen eta 150 boluntariok osatutako talde batekin Irundik sartu zen; ekintzak porrot egin eta Mexikora alde egin behar izan zuen. Karlos VII.ak, Espainiara itzuli zenean, brigadier egin eta Gipuzkoako komandantzia nagusiko arduradun egin zuen. Gerra amaitu zenean, karlista-talde asaldatu batekin Orreagan topo egin eta bertan hil egin zuten.

Iturria: Harluxet