Beorlegi Canet, Alfonso
Alfontso Beorlegi Lizarran jaio zen 1888an eta Donostian hil 1936an. Armadan sartu eta Mola jeneralarekin Nafarroako altxamendua antolatu zuen (1936). Espainiako Gerra Zibila hasitakoan, Nafarroako gudarostearen buru zela, Gipuzkoan sartu eta Irun eta Donostia (1936 - IX - 13) hartu zituen. Irunen zauritua gertatu zen eta handik hilabetera hil zen.
Iturria: Harluxet