Belaz de Medrano, Jaime

Jaime Belaz zaldun nafarra izan zen XVI. mendean. Guillermo Gufier-en agindupean agramondarren gudaria izan zen zenbait gazteluaren eta gotorlekuren defentsan. Amaiurko setioan (1521) Gaztelako armadaren aurrean gogor borrokatu ondoren preso hartu eta Iruņeko kartzelan zegoela hil zen.

Iturria: Harluxet