Basterretxe, Jean Pierre

Jean Pierre Basterretxe Baionan jaio zen 1762an eta hil 1829an. Ontzi-jabe eta enpresaria izan zen. Finantzatan oso abila zenez laster aberastu zen. Iraultza Frantsesean Asanblada Legegileko eta Baionako merkataritza-epaitegiko lehendakari izendatu zuten. Izualdian preso hartu zuten baina Thermidorreko altxamenduan aske geratu eta berriro kargu garrantzitsuak lortu zituen. Ordezkarien Ganbarako kidea izan zen (1820 - 1824). 

Iturria: Harluxet