<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Izualdi Zuria

Frantziako erregetiarrek errepublikaren aurka zuzendutako mugimendu kontrairaultzaileei emandako izena. Handiena Napoleon I.ak Belgikan Waterlooko bataila (1815 - VI - 18) galdu eta abdikatu ondoren izan zen (1815eko uda). Frantziako mendebal eta hego-mendebaldean erregetiar-taldeek Bonaparteren aldekoen jazarpena antolatu eta errepublikar asko sarraskitu zuten.

Iturria: Elhuyar