Arrue Zarauz, Antonio
Antonio Arrue Asteasun jaio zen 1903an Donostian hil 1976an. "Urrea" izengoitia erabili zuen. "Comunión Tradicionalista Vasca" alderdiko Gipuzkoako buru izan zen. "Egan" aldizkariko zuzendaria izan zen (1932) eta Julio Urkijo Euskal Filologi Mintegiaren fundatzaileetakoa izan zen. "San Sebastian y la Real Compañía Guipuzcoana de Caracas"; "Cuatro poetas vascos" eta "Jan-Edanak" liburuak idatzi zituen. Euskaltzain osoa izan zen (1954-77); abokatua izaki, Euskaltzaindiaren arautegiaren berriztatze-lanean gogotik aritu zen.
Iturria: Harluxet