Alli Aranguren, Joan Kruz
Joan Cruz Alli 1942an jaio zen. Familia karlistan sortua, UCDko militante izan ondoren UPNra pasatu zen. Nafarroako Gobernuko lehendakariaren aholkularia (1979 - 1983) eta Nafarroako diputatua (1983, 1987, 1991, 1995) izan da. Nafarroako Gobernuko lehendakari izan zen 1991 - 1995 bitartean eta Nafarroako politika ofizialean, forma aldetik nagusiki, aldaketa nabarmenak egin zituen: euskararen alde agertu zen eta indarkeria politikoari amaiera ematearren, ETA eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioaren beharra plazaratu zuen, UPN bere alderdian kontrako erreakzioak eraginez. UPNtik irten eta CDN alderdia sortu zuen 1995ean; urte bereko hauteskundeen ondoren eratu zen koalizio-gobernuan Nafarroako lehendakariorde izendatu zuten.
Iturria: Harluxet