Allende Salazar, Anjel

Anjel Salatzar Bilbon jaio zen 1802an, baina ez dakigu non eta noiz hil zen. Eskola militarrean ikasi zuen; zenbait borroketan parte hartu ondoren teniente jeneral egin zuten. Napoleonen osteek Espainiara sartu zirenean preso hartu zuten Cádiz-en, baina ihes egin eta frantsesen kontra borrokatzen segitu zuen. Lehen Gerra Karlistan, berriz, karlisten kontra jardun zuen Bergarako hitzarmena sinatu arte, Villaroko guduan  (1835) larri zauritu zuten, hala ere borrokan jarraitu zuen. 1854an gobernuaren aurka egindako altxamendu militarrean parte hartu zuen, baina altxatuekin ez zegoen erabat ados eta bizitza militarretik aldendu egin zen.

Espainiako Gobernuak Euskal Herriko karlistak kontrolatzeko deia egin zion; indarkeria eta gogorkeria erabili nahi izan zituen, baina, ez zuen laguntzarik izan. Guztia alde batera utzi eta erabat erretiratu egin zen.

Iturria: Harluxet/ Auñamendi