Ablitas, Ezmel
Ezmel Ablitas Tuteran jaio zen (XIV. m.), Don Juce-ren semea. Judu aberats nafarra izan zen. Nafarroako erresumako jauntxoei dirua maileguan ematen zitzaien, 1340 inguruan; hasieran, interes edo mozkinik gabe, baina San Joan egunerako ordaintzen ez bazuten, % 20ko interesean. 1342an hil zen eta Joana II.aren Erret-ondasunaren zordun zelako, erreginak bereganatu zituen Ezmel Ablitasen diru-kontuak. Aragoiko erregeak, ordea, dirua zor zion Ablitasi: 60.000 soldata edo 3.000 libra bartzelonar; Nafarroako erregeak, halaber, bere alaba Mariaren dotea zor zion Aragoiko Pedro IV.a senarrari. Aragoiko erregeak emaztearen doteaz kitatu zuen Ezmel Ablitasen jaraunsleekin zuen zorra.
Iturria: Harluxet/ Auņamendi