Webster, Wentworth

Wentworth Webster Uxbridge-n jaio zen, Londres, 1828an eta Saran hil 1907an.Euskaltzale eta idazle ingelesa izan zen. Miarritze eta Donibane-Lohizuneko anglikanoen kaperau gisa etorri zen Euskal Herrira. Kristautasunak Euskal Herrian sartzeko izandako gorabeherak aztertu zituen, baita euskal dantzak eta folklorea ere. Euskal Herriko elezaharrak biltzen dituen "Basques legends" (1879) eta "Les loisirs d'un étranger au Pays Basque" (1901) idatzi zituen.

Iturria: Harluxet