Orueta Pérez de Nenín, Jose

Jose de Orueta Pérez de Nenín Bilbon jaio zen 1866an eta Oruetan, Mungia, hil 1934an.

Zuzenbide ikasketak egin arren industria jardueraz eta ekonomiaz arduratu zen batez ere. Enpresa garrantzitsuetako zuzendari izan zen Bizkaian eta Gipuzkoan. Diputatu hautatua izan zen Tolosan, liberalen aldetik, 1905, 1915 eta 1923. urteetan. Lan eskerga egin zuen zerga-erreformaren eta Kontzertu Ekonomikoaren inguruan.

1919an Estatutua idatzi behar zuen Legebiltzarretik kanpoko-Batzordeko kide izan zen eta Eusko Ikaskuntzako Autonomia Batzordeko partaide. Bilboko "Sociedead Filarmonika" elkartea sortu zuen beste lagunekin batera eta bertako Batzorde Iraunkorreko kide izan zen "Arte" sailean (1918 - 1922). Eusko Ikaskuntza Elkarteko lehendakariorde ere izan zen (1930 - 1934) eta RIEV agerkarian idatzi zituen lan aipagarrienak.

Iturria: Lur