Mañe, Joan

Joan Mañe Torredembarra-n jaio zen, Tarragona, 1823an eta Bartzelonan hil 1901ean. Diario de Barcelonako erredaktore eta zuzendaria (1841), eta Madrilgo "La Época"ko zuzendaria izan zen (1863). Karlisten eta foruen aldeko azaldu zen bere liburu, artikulu eta hitzaldietan (Cartas Probinciales, 1875; La Paz y los Fueros, 1876). Euskal Herriko kultura, folklorea, geografia, artea, historia, ohiturak, etab. aztertu zituen; ikerketa horien ondorioa "El Oasis. Viaje al Pais de los Fueros" liburua izan zen (1878). Bizkaiko Probintziako aita izendatu zuten. "Iparraguirre y el Arbol de Guernica" liburua idatzi zuen (1896).

I: Harluxet