Landa Alvarez Carballo Santos
Santos Landa Iruñean jaio zen 1843an eta Santanderren hil 1904an, Nikasioren anaia. Filosofia eta Letrak ikasi zuen eta Santanderko institutuko katedratiko izan zen. Espainiako Lehen Errepublikako Gorteetan Tafallako diputatua izan zen (1873). "Páginas de la historia de Navarra, puestas en verso para uso de las Escuelas" (1886) eta "Don Sancho el de Peñalén. Leyenda tradicional de la Historia de Navarra" (1887) idatzi zituen.
Iturria: Harluxet