Intza, Damaso (Migel Olasagarre Zubillaga)
Damaso Intzakoa Intzan jaio zen 1886an eta Iruņean hil 1986an. Kaputxino ordenatu eta talde frantziskotar sekularrentzat "Irugarrengo Frantsisko'tarra" sortu eta bertako zuzendaria izan zen (1913). "Zeruko Argiaren" sorreran parte hartu eta bertako kolaboratzailea izan zen. Nafarroako euskalkiak aztertu, landu eta horiei buruz asko idatzi zuen. Espainiako Gerra Zibilean Txilera joan eta frantziskotarren nobize-etxeko nagusia izan zen (1936). Iruņera itzuli zen 1968an eta euskara lantzeari berrekin zion. Erlijiozko liburuak, nobelak eta esaera zaharrak bilduma argitaratu zituen. Euskaltzain ohorezkoa izan zen 1968az geroztik.
Iturria: Harluxet