Goikoa Barkaiztegi, Jose
Joxe Goikoa Donostian jaio zen 1844an eta 1911an hil. Donostiako udal-arkitektoaren laguntzaile eta bertako arkitekto titularra izan zen (1897). Bigarren Gerra Karlistan Donostiako defentsarako eraikuntzak egin zituen. Foru Aldundia, Gobernu Zibila, Hazienda etxea, Aurrezki Kutxa Munizipalaren egoitza, Kontxako ibilbidea eta Antiguako tunelaren eraikuntzetan parte hartu zuen. Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko ekonomia arduradun izan zen urtetan. Arte Ederretako Elkarteko ohorezko kide egin zuten.
Iturria: Harluxet