Foronda, Balentin
Balentin Foronda Gasteizen jaio zen 1751ean eta Iruņean hil 1821ean. Ekonomialari eta idazle izan zen. Bergarako Erret Mintegiko bultzatzaile garrantzitsuenetakoa eta bertako Ekonomia Politikoko irakaslea izan zen. Europan barrena bidaia ugari egin eta garaiko egoera ezagutu zuen. AEBetan Espainiako kontsul nagusi (1802 - 1807) eta negozio-arduradun izan zen (1808-09). Itzuli eta Cádizko Konstituzioa aldarrikatu zenean (1812) Zentsura-batzordeko kide izan zen; absolutistak nagusitu zirenean kartzelaratu eta Iruņera desterratu zuten (1815). Teoria ekonomikoko liburuak idatzi eta itzuli eta Ilustrazio-giroko liburuak ere idatzi zituen. Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko eta beste hainbat elkartetako kide izan zen.
Iturria: Harluxet