Etxamendi Larralde, Joan (Bordel)

Joan Etxamendi Luzaiden jaio zen 1792an eta hil 1879an. Jaiotetxetik datorkio "Bordel" izengoitia. Lehen Gerra Karlistan presondegiz presondegi ibilarazi zuten. Bertsotan eman zuen bere bizimoduaren berri; monarkiaren kontrako eta karlisten aurkari amorratua izan zen, batez ere apaiz karlisten kontrakoa "Apezen kantuak"; "Carlisten kantiak"; "Sacerdoten contrakoak"; "Carlos zazpigarrenaren kontra". Beste hainbat abesti ere egin zituen, guztiak bere bizitzako gorabeheren isla dira: "Donostian soldadu"; "Lurraren pean sar nindaiteke"; "Mendekoste Bestetan"; "Ene andre gaiari"; "Limite gainian"; "Oroit gaiten guztiok" etab. 

Iturria: Harluxet