Dutournier, Paul

Paul Dutournier Saran jaio zen 1911n eta Baionan hil zen 1993an. Politikari abertzale eta euskaltzalea izan zen. Sarako alkate (1948 - 1978). Bigarren Mundu-Gerran Erresistentziarekin kolaboratu zuen eta Espainiako Gerra Zibilaren ondoren kontrabandoan ibili zen; horren guztiaren berri eman zuen liburu batean. Lapurdiko alkateen Biltzarreko lehendakari izan zen.

Iturria: Harluxet