Dogson, Edward Spencer

Edward Spencer 1857an jaio zen eta hil 1922an. Hizkuntzalari eta euskaltzale ingelesa izan zen. Euskara eta Euskal literatura eta gramatika ondo ezagutzen zituen. Euskal liburuak berrargitaratu zituen: Mendibururen Jesusen Bihotzaren debozioa, Leizarragaren Testamentu Berria, etab. Pierre Urte-ren Etorkiaren berrargitalpena zuzendu (1898) eta Tartas-en Onsa hilceco bidia berrargitaratzen lagundu zuen. Hizkuntzalaritza-lanak ere egin zituen: Leizarragaren Testamentu Berriako aditz-konkordantziak aztertu zituen. John Byron-en Cristianos despertad itzuli zuen (Egun berriko cantico bat, 1907). 

Iturria: Harluxet