Bilintx (Indalezio Bizkarrondo Ureņa)

Indalezio Bizkarrondo "Bilintx" Donostian jaio zen 1831n eta bertan hil zen 1876an. Bertsolari eta euskal idazle izan zen. Bigarren Gerra Karlistan, liberalen Donostiako batailoietako batekin joan zen boluntario. Donostian, bere gelan zegoela karlistek jaurtikitako granada batek harrapatu eta hankak xehakatu zizkion; zauri haietatik hil zen.

XIX. mendearen erdialdean euskal literaturaren inguruan sortutako mugimenduko olerkari garrantzitsuenetakoa izan zen. Barne-sentimenduak ondo azaltzen jakin zuen; amodiozko poesia erromantiko eta ezkorra landu zuen, batik bat. Herri-poesiako oinarri sendoak zituen eta umorea eta ironia nahasten zituen. Olerkirik ezagunenak: "Juana Bixenta Olabe"; "Ja-Jai"; "Loriak"; "Maita nazazu arren"; "Kontzezirentzat"; "Juramentuba".

Iturria: Harluxet