Alzaga Anabitarte, Toribio
Toribio Altzaga Donostian jaio zen 1861ean eta 1941ean hil zen bertan. Bigarren Gerra Karlistan (1872 - 1876) Ziburun errefuxiatu eta han idatzi zuen bere lehenengo obra: "Aterako gara" (1888). Gaztetan Marzelino Soroaren "Iriyarena" komedian esku hartu zuen eta handik aurrera antzerkiari lotu zitzaion betiko. Martzelino Soroak urraturiko bideari jarraitu zitzaion eta antzerkiak, operak eta itzulpenak prestatu zituen.
Operak:" Txanton Piperri" (1899), "Anboto eta Gli Kornamenti" (1906); antzerkiak eta komediak: "Santo Tomas'eko feriya" (1894), "Axenti eta Kontxesi" (1914), "Bernai-o'ren larriyak" (1915), "Oleskari berriya" (1916), "Txibiribiri" (1918), "Andre Joxepa Tronpeta" (1921), "Eleizatxoko ardazlea" eta "Eserez ta festa" (1922), "Etxietan; Zalaparta; Amantxi; Tan tarrantan eta Zanpantzar" (1923); itzulpenak: "Pierre Lotiren Ramuntcho" (1920) eta Shakespeareren Macbeth, "Irritza" izenburupean (1926).
1915ean Donostiako Euskal Izkera ta Iztunde Ikastolako zuzendari egin zuten eta talde honekin aritu zen probintzia osoan bere obrak antzezten, euskal giroa eta grina nonahi sortuz. 1918an Lore Jokoen eta Euskalerria aldizkariaren zuzendari izan zen. Kritikarien iritziz, Toribio Alzagak bere aurrekoek utzitako maila apaletik goratu egin zuen euskal antzerkia. Euskaltzain urgazlea izan zen.
Iturria: Harlaxut