Agirre Miramon, Jose Manuel

Jose Manuel Agirre Miramon Donostian jaio zen 1813an eta bertan hil 1887an. Jurista izan zen. Bergarako Erret Mintegian eta Oņatiko Unibertsitatean ikasi zuen; Zaragozako Unibertsitateko zuzenbide-katedra lortu zuen. Manilako eta Habanako Erret entzutegiko magistratua izan zen. Foruen alde jardun zen beti. Jurisprudentziarekin lotutako hainbat proiektu, txosten eta memoria idatzi zituen. Gipuzkoako diputatu nagusi (1869) eta Foru Aldundiko lehendakaria izan zen (1880).

Iturria: Harluxet