Agirre Hortes de Belasko, Jose Maria
Jose Maria Agirre Gasteizen jaio zen 1733an eta bertan hil zen 1798an. Militara izan zen. Karlos III.aren armadan sartu eta Italiako hainbat gerratan parte hartu zuen: Napoli eta Sizilian ibili zen 1763 arte. Monte Hermosoko markesa izan zen. Militarra izateaz gain, pinturarekiko zaletasuna ere izan zuen. Gipuzkoan komandante militarra izan zen. Peņafloridako kondea hil zenean Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko zuzendaria izan zen (1785).
Iturria: Harluxet