Haristoi (Otsozelaia)
Donamartiriko haitzuloa (Nafarroa Beherea), Otsozelaia izenaz ere ezaguna. Isturitzeko haitzuloaren ondoan dago, Gaztelu izeneko muinoan. Etxegaraik aurkitu zuen 1929an; Joxe Miel Barandiaranek egin zituen azterketa-lanak. Hormetan hamar animali irudi garrantzitsu daude; bat grabatuta eta bederatzi pintatuta: ahuntzak, zaldiak eta bisonteak. Madeleine aldiko eta Brontze-Aroko aztarnak ere aurkitu ziren. Monumentu izendatuta dago eta bertan aurkitutakoak Saint-Germain-en Laylen daude.
Iturria: Harluxet/ M.Goyhenetche/