<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Biblia

Judu eta kristauek sakratutzat hartzen dituzten liburuen bilduma. Judatarrenak gehien bat hebreeraz eta zerbait arameeraz idatzitako 39 liburuki ditu. Kristauena, aldiz, bi zati nagusi ditu. Lehena, Itun Zaharra da, herri juduaren historia eta erlijioari buruzko izkribuez osatua. Testu batzuk arameeraz eta grekoz badaude ere, gehienak hebreeraz idatzita daude (K.a. I. mendean amaitua). Bigarrena, Itun Berria da, agerkunde kristau eta Elizaren jatorriari buruzko testuez osatua. Grekoz idatzita dago. San Jeronimok bi Itunen latinezko itzulpena egin zuen (Vulgata) eta Mendebaldeko Elizaren bertsio ofizial bilakatu zen (IV. m.).

Loturak: >Tora; >Koran;

Iturria: Harluxet