Asturiasko erresuma
Erromatar Inperioak banatu zuen lehenengoz asturiarren lurra (K.a. 22), mendiaz itsasaldekoari "Asturica Transmontana" eta mendiaz barnealdekoari "Asturica Augusta" deitu zien. Musulmanen inbasioaren ondoren, bisigodoek Asturiasen aurkitu zuten babeslekua eta Oviedo hiriburua zela bertan sortu zuten Asturiasko erreinua. Alfontso III.a Handiaren garaian, erresumak Galizia eta Leon aldera zabaldu zituen bere mugak, Leon hiriburu bihurtu zuten (914). Harez geroztik Asturiasko historia Leongoari guztiz lotua ageri da.
Gaztelako koroak Leonekin bat egin ondotik (1388), Asturiasko Printze titulua hartu dute Espainiako errege guztiek.
Loturak: Don Pelaio;
Iturria: Lur