<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Liga de Acción Monárquica

Bizkaiko hauteskunde-koalizioa, Euskal nazionalismoak hartutako indarrari aurre egiteko sortua (Bilbo, 1919). Alderdi Liberala, Alderdi Kontserbadorea, Alderdi Maurista eta monarkiko independenteak elkartu ziren Ligan. Bizkaiko oligarkiaren eta Madrilgo gobernuaren laguntza izan zuen. Espainiako errepublika aldarrikatutakoan desegin zen (1931).

I: Harluxet